Lehen zikloko neska-mutilak aktiboak, irudimen handikoak eta gogotsuak dira.
Hurbileko errealitatetik ikasten dute, eta jakin-min handia dute apurka-apurka
ezagutzen ari diren mundu berriarekin.
Lehen zikloan dauden bitartean, hainbat
fasetatik igarotzen dira:
-1. Hasieran, oso sentikorrak dira eta oso aldarte txarreko uneak izaten dituzte; zigorrek sufrimendu handia eragiten diete; eta, zigorra bidegabea irudituz gero, matxinatu egiten dira. Neba-arrebekiko harremanetan ere gatazkak sortu ohi dira, batez ere neba-arreba txikiekin.
-2. Gero, fase lasaiago batean sartzen dira. Beren baitara bilduta egoten dira, eta arreta erraz galtzen dute. Norbaitek min ematen badie edo kritikatzen baditu, atsekabe handia hartzen dute.
-1. Hasieran, oso sentikorrak dira eta oso aldarte txarreko uneak izaten dituzte; zigorrek sufrimendu handia eragiten diete; eta, zigorra bidegabea irudituz gero, matxinatu egiten dira. Neba-arrebekiko harremanetan ere gatazkak sortu ohi dira, batez ere neba-arreba txikiekin.
-2. Gero, fase lasaiago batean sartzen dira. Beren baitara bilduta egoten dira, eta arreta erraz galtzen dute. Norbaitek min ematen badie edo kritikatzen baditu, atsekabe handia hartzen dute.
-3. Azkenean, beren buruarengan segurtasun handiagoa hartzen dute, eta etengabe
komunikatzen dira besteekin. Neba-arrebak begikoago dituzte: nagusiak miretsi
eta txikiak onartzen dituzte. Azken fasean, daitekeena da jardueretan
egongaitzak izatea eta aise aspertzea.
Irakasleak arreta handiz aztertu behar du
bilakaera hori, irakas-jarduna haurren aldaketetara egokitzeko, heziketa-aukerak
baliatzeko.
Lehen Mailako Hezkuntzako lehen zikloan,
ikasleek garapen psikomotore, kognitibo,
pertsonal, sozial eta moral handia dute, eta aurrerapen handiak egiten
dituzte hizkuntzaren ikaskuntzan.
Garapen psikomotorea
Adin-tarte horretan, neska-mutilek
gorputz-jarreraren eta arnasketaren kontrola finkatzen dute (zuzen esertzea eta
abar), muskuluen erabilera zehatzagoa da, eta trebetasun fisikoa garatzen duten
jolasak biziki interesatzen zaizkie: laster egitea, itzulipurdiak egitea,
soka-saltoan aritzea, bizikletan ibiltzea…
Behin betiko finkatzen dute lateralitate
nagusia (ezkerra edo eskuina), eta gorputz-atalen kontzientzia hartzen dute;
hau da, beren gorputza kontrolatzen eta erabiltzen hasten dira. Halaber,
esku-begien arteko koordinazioa lortu dute jadanik; trebetasun hori funtsezkoa
izango da idaztean.
Arreta handiagoa dute, luzaroago egoten dira
adi, eta arreta malgutasun handiagoz banatzeko gai dira, modu orekatuagoan,
zereginaren arabera.
Garapen kognitiboa
Oraindik ere, norberaren
esperientzian eta bizipenetan oinarrituta antolatzen dute pentsamendua.
Horregatik, ingurunearekin harremanetan egon behar dute etengabe, baina,
apurka-apurka, gero eta trebetasun handiagoa dute eguneroko fenomenoetan
jarraitasuna eta erregulartasuna hautemateko.
Errealitatea aztertzeko gaitasuna garatzen
dute, estimulutik abiatuta, eta estrategia landuagoak ikasten dituzte:
erlazioak ezartzea, ordenatzea, sailkatzea, aldaketak bereiztea… Sailkatzeaz
gain, motak gehitzeko edo sailkatze-prozesuak alderantzikatzeko gai dira.
Errepikatzen diren edo
ezagun zaizkien egoeretan memorizatu egiten dute, baina oroimen esanguratsua
sendotu behar dute, ikasten dutena aurrez ikasitakoarekin erlazionatzeko.
Kausazioa, errealitatea eta denbora ere
hobeto ulertzen dituzte.
Gizarteko esperientziak eta elkarreraginak
lehengo egozentrismo intelektuala murrizten laguntzen diete, eta, horrenbestez,
askatasun handiagoz pentsatzen dute.
Hizkuntzaren garapena
Kanpoko munduarekin eta beste pertsonekin
komunikatzeko premia sentitzen dute. Beren berdinekin komunikatzeko ahaleginak
egiten dituzte. Gogotik saiatzen dira, ideiak emanez, parte hartzen eta besteen
ikuspuntuak ezagutzen; hau da, elkarrizketa sozializatuan sartzen dira.
Ama-hizkuntzako fonema guztiak ondo
ahoskatzen dituzte, eta ulermena eta adierazteko ahalmena handitzea da haien
interes nagusia: konparazioak eta elkarren aurkako esanahiak, antzekotasunak
eta desberdintasunak, espazioari eta denborari buruzko hitzak.
Hizkuntzaren oinarrizko egiturak
berenganatzen hasten dira, baina prozesu luzea izango da hori.
Garapen pertsonala
Besteengandik desberdinak direla eta beren
sentimendu eta pentsamenduak dituztela konturatzen hasten dira, eta norberaren
nortasuna argitzeko lehen urratsak egiten dituzte.
Sexu jakin batekoak direla ohartzen dira.
Sexualitateari buruzko jakin-mina haurrak nola jaiotzen diren jakitera mugatzen
da, eta errealitateari buruzko gero eta interes handiagoa dutela erakusten du
horrek.
Une horretatik aurrera, gero eta handiagoa da
mandatuak egiteko, enkarguak emateko edo erosketak egiteko gaitasuna, baina,
sarritan, agintzen dietenari buruz eztabaidan aritzen dira.
Garapen soziala
Helduek (gurasoek, irakasleek) zer pentsatzen
duten jakiteko interes berezia dute, eta oraindik ere menpekotasun handiko
harremanak dituzte nagusiekin.
Neba-arrebekin gatazka gutxi izaten dituzte,
eta haiekiko harremanetan onespena eta begikotasuna nagusitzen dira.
Talde bateko kide izateko premia dutenez
gero, ikaskideekin harreman onak dituzte, baina aldakorrak eta laburrak.
Taldeak txikiak izaten dira.
Garapen morala eta transzendentziara
irekitzea
Helduek ematen dizkieten arauak errespetatzen
dituzte. Agintedunekin fidatzen dira, eta ekintza onak asmo onetan oinarritzen
direla ulertzen dute.
Haien jokabideak bi irizpide ditu: ekintzen ondorioak,
eta agindua emandako pertsonaren garrantzia.
Elkarlanaren bidez, arau batzuk ezagutuko
dituzte, eta besteek ezarritako eta onartutako pentsamendu-moralitatea eratuko
dute.